Herriz Herri - Arberatze-Zilhekoa (NB) | 2023ko Apirilaren 27a
Ahoz korua eta Sorgin Band - Amikuztarrak Frantziako mus txapelketako finalean
Ahoz korua eta Sorgin Band, Arberatzen
Hilabete hondarrean, apirilaren 30ean (18:30), igandez, bi koro kantuz ariko dira Arberatzen: Sorgin Band eta Ahoz koroa.
Sorgin Band, neska lagun batzuen artean sortu da, 2018an. Gospel kantua izan bada beren hastapeneko egitasmoa, geroztik beste kantu mota batzuri lotu dira, Gérard Couchot-en laguntzarekin.
Ahoz abesbatza, Lapurdi eta Baxe Nafarroako 14 kantarik osatzen dute, Philippe Guichenducq-en zuzendaritzapean. 1997tik, euskal kantuak eta beste herrietan erabiltzen diren polifoniak kantatzen dituzte.
Bi talde hauen entzuteko parada emana da heldu den igandean, Arberatzeko elizan (18:30).
Amikuztarrak Frantziako mus txapelketako finalean!
Joan den urtean, amikuztarrak nagusitu baziren Frantziako mus txapelketan, aurten Pazko astelehenez bigarren sailkatu dira, Bidarten. Patxi Eyherabide eta Quentin Baillyk (Arberatze) finalean galdu dute, Bidarraiko Battitt Bidonde eta Peio Urrizagaren kontra. Biba gure gazteak holako bide ederra eginik!











