Herriz Herri - Sara (L) | 2023ko Apirilaren 27a

Besta komiteko gazteria - San Josepe - Elizako berri - Heriotza

Besta%20komiteko%20gazteria%20-%20San%20Josepe%20-%20Elizako%20berri%20-%20Heriotza

Besta komiteko gazteria

Apirilaren 22an Zugarramurdiko Azketa jatetxean egin dute beren bazkaria. Gomitatuak zituzten, gazteriaz aparte, borondateko jendeak bestetako jokoez, pilota eta indar jokoez okupatzen direnak, denetara 30 bat baziren. Beti bezala jateko onak ukan dituzte, bai eta ere gazte horiek zintzurra ongi busti dute. Aurten ere usaiako manifestazioak izanen dira, buruilaren 9tik 13rat, mementoa etorriko delarik xehetasunak emanen ditugu.

San Josepe

Eskolako burasoek Lur Berri gelan kontzertua antolatua zuten, apirilaren 23an igandez. Kontzertuan bai eta krakadan jende asko bildu da, denak kontent atera dira. Eskerrak deneri.

Abisu

Apirilaren 30ean igandez, kiroldegian eskola publikoak selaru hustea egun guzian antolatzen du (9:00-18:00).

Elizako berri

Apirilaren 30ean, igandea, familien meza Azkaingo elizan iraganen da (10:30). Maiatzaren 8an beteranoen eguna, meza Saran (11:00), lore ematea hilarrietan eta ondotik aperitifa Herriko Etxeak ofreitua. Maiatzaren 18an Salbatore, komunio ttikia Senpereko elizan.

Heriotza

Heriotze bat aipatu behar dut, Azkainen bizi zen Xan Garate, bere denbora guzia zurgintza enpresan lanean aritua, Jean-Pierre koinatuarekin. Saratarra sortzez, Mayie bere andrea ere bai, Saran familia handia badute. 82 urtetan minbiziak bildu du. Dolumin beroenak, zuri Mayie eta zure hiru haurreri, bai ere familia guziari.

Sortzeak - Lasaga Xan (2023-03-06), Clavreul Onchalo Leila (2023-03-07), Latasa Matteo (2023-03-31).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3687. zbk

Gure Hitza | 2023/04/27

Maldago eta lotuago

Peio Jorajuria

Bankan gaindi dabilena laster ohartuko da bazter guziak zein diren patartsu. Ordokorik ez da, edo hain guti! Eta aldi berean badakigu tokiko jendea zer nahikari ikaragarriarekin hortzez eta haginez lotzen den han bizitzeko. Duela bi aste Herria astekari honek Bankan burutu du urteko biltzar nagusia, Herriko Etxeko kontseilu gelan, Mixel Oçafrain auzapezak ongi-etorri beroa eginik, Menane Oxandabaratzek lehen orrian kontatzen daukun bezala. Biltzar hastapenean herriko bizia laburki aurkeztu dute biltzarkideeri auzapezak eta gure hango berriketariak, Frantxua Juanicotenak. Eta hunek zioen, besteak beste, herri patartsu hartan jendea "maldago eta lotuago" dela lanari, etorkizuna han berean segurtatzeko.

Bankaren gisan, astekari honek ere bidea ez du ordoki. Bere gaur arterainoko ibilbide luzean À¢'€'"kasik laurogei urteÀ¢'€'" beti behar izan ditu maldak igo, malda lerrakorrak eta laparrez beteak, frangotan haize...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016