Herriz Herri - Biarritz (L) | 2023ko Apirilaren 27a
Bibi Beaurivage: laborarien merkatua - Malandain Balletaren ekimena
Bibi Beaurivage besten kari laborarien merkatua
Bibi Beaurivage auzo herrikoiaren besten karietara, IDOKI labelak eta Biharko Lurraren Elkarteak etxe ekoizleen merkatua maiatzaren 1ean antolatzen dute (9:00-13:00), 14 bat laborari presente izanen dira. Urtez urte merkatu horrek kausitu du arrakasta handia, kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko hitzordu inportantea bilakatuz.
Malandain Balletaren ekimena
Gare du Midi aretoan, maiatzaren 11tik 14a arte, Malandain dantza konpainiak, Hezkuntza Artistikoa eta Kulturalaren (EAC) baitan, 2.000 ikasle, Donostiatik eta Ipar Euskal Herritik etorriak bilduko ditu. "Planeta dantzan" proiektuaren baitan ikasleak ingurumen gaiaren inguruan sentsibilizatzeko asmoa du. Haur eta helduentzat ikusgarriak izanen dira, horietan "Noe" Malandain Balletak emanik.
Xehetasunentzat eta txartelak erosteko malandainballet.com webgunearen bidez.











