Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2023ko Apirilaren 27a
Lakako lasterkaldia
Arrakasta ederra bildu du aurtengo Lakako lasterkaldiak. 500 baino gehiago ziren beren izena emana zutenak, bainan 480 dira abiatu 21,5 kilometroko itzulia egiteko eta 465 helmugara heldurik sailkatuak izan direnak. Baigura mendiarteko lehen igoeran denen aitzinean joan dira Romain Lacaste eta Dimitri Cazaux, aitzinamendu handia zutela Baigura gainean. Bainan bigarren zatian Romain Lacaste bidez tronpatu ondoan, bide zati bat bertze leku batetarik egin du, Eluet errekako kontrola hutsegiten zuela. Lehenik heldu da helmugara bainan nola ez zuen behar zen bidea segitu sailkapenetik kanporatua izan da. Irabazle izan da Dimitri Cazaux. Bigarren heldu da Mikael Etcheverry 3 minuturen berantarekin eta hirugarren David Garcia hunek irabazdunetik 4 minutura. Emazteetan lehen heldu da Azkarateko Elorri Carricaburu, bigarren Sarah Dinclaux 3 minutu berantago eta hirugarren Bérénice Bruniau 10 minutaren berantarekin.
Sailkapena gizonetan: 1. Dimitri Cazaux 1:51:22; 2. Mikael Etcheverry 1:54:13; 3. David Garcia 1:55:18; 4. Rémi Darguy 1:55:37; 5. Pierrick Seguin 1:56:19; 6. Beñat Laxague 1:56:47; 7. Jean-Marc Berroa 1:56:58; 8. Michel Guiçou 1:57:01; 9. Benoît Semerena 1:57:57; 10. Iñaki Erramouspe 1:57:59.
Sailkapena emaztetan: Elorri Carricaburu 2:10:27; 2. Sarah Dinclaux 2:13:37; 3. Bérénice Bruniau 2:20:14; 4. Aurélie Viala 2:22:56; 5. Myriam Lacave-Bouche 2:23:41; 6. Elena Aguerre 2:28:22; 7. Frantxina Laborde-Laulhé 2:31:17; 8. Élodie Negre 2:31:20; 9. Manon Malaval 2:31:56; 10. Julie Grunenberger 2:34:21.











