Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2023ko Apirilaren 27a

1.600 sartze "Freedom for Aiherra" - Oinezko ibilaldia Aiherra eta Izturitze - Pilota

1.600%20sartze%20Freedom%20for%20Aiherra%20-%20Oinezko%20ibilaldia%20Aiherra%20eta%20Izturitze%20-%20Pilota

1.600 sartze "Freedom for Aiherra"

Lehen,barnealdeko herri gehienetan herriko bestak aitzin,primaderako bestak antolatzen baldin baziren, Aiherran udaberrian sartzea ospatzen zen pilota partida, dantzaldi etaaingira bazkariekin. Emeki-emeki ohidura hori gure herrietan desagertu zen. Besten historian gireno, bestalde jakin behar da lehen Aiherrako herriko bestak Apairi auzoaldean, gaineko plazan, antolatzen zirela. Ohidura hori ere emeki-emeki desagertu zen, gaur egunherriko bestak ez baitira gehiago Apairin antolatzen, baina bai herri barneko plazan. Toki aldaketaren erabakia hartu zen herri barnean pilota plaza berria eraiki zelarik, toki gehiagoren izaiteak egitarau handi baten antolaketa errazten zuela pentsatzen baitzen.

Apairi auzoaldean pilota plaza pollita baita, besta komiteko gazteek duela zonbait urte pentsatu zuten behar zela zerbait Apairin antolatu, lehengo pesten oroimenez. Hola ziren "Freedom for Aiherra" kontzertuen antolatzen hasi, Apairiko plazan, talde famatuak ekarraraziz, Euskal Herritik eta urrunagotik. Kontzertuen antolatzen beti segitzen dute oraino, azken urteetan aldiz hauek ere herri barneko plazan antolatuz.

Aurten 10. edizioarentzat, 10. urtebetzea nahi ukan dute Apairin berriz antolatu eta manera bereziz ospatu. Hau joan den larunbat arratsean iragan zen, Buhos, Roten XIII, Dupla eta Dj Doy taldeekin. Larunbat goizeko euri uharrek arratsaldeko 3 orenetarik goiti iguzkiari tokia utzirik, denak ongi iragan dira, gazteria ederra Apairiko plazara hurbildurik. Musika taldeen emanaldien artetik, bi aldiz suziriak zapartarazi zituzten, publikoaren atseginarendako. Gazteek herritarrak eskertzen dituzte, hauek ere antolaketan ekarri laguntzarendako.

Freedom for Aiherra ongi iraganik, aupa Aiherrako gazteria!


Oinezko ibilaldia Aiherra eta Izturitzeko APE Biga Bat elkarteak antolaturik

Aiherra eta Izturitzeko eskola elebiduneko burasoek jakinarazten dute, frantses hutsean idatzi papertxo baten bidez, oinezko ibilaldia antolatuko dutela, maiatzaren lehenean, astelehenarekin. Abiatzea Aiherrako plaza nagusitik eginen da (8:00-9:30) eta hiru ibilbide mota proposatzen dituzte, bakoitzak nahi duena hautatzeko aukera izanez: 9 km, 12 km edo 15 km-ko ibilbidea. Izena tokian berean emanen da, parte hartzea pertsonaka 7€ izanez. Jateko eta edateko izanen dela ibilaldia bururatzean hitzemana zauku. Ongietorri deneri.


Pierre Etcheverryk finalean galdu

Lekorneko trinketean, helduetan lehen mailan, Pierre Etcheverryk buruz-burukako txapelketaren finalean 40-33 galdu zuen, Vincent Bideondo urruñarraren kontra, joan den igandean. Deia balentria ederra baldin bazen finalera hupatzea, ez da dudarik Abarratia pilota batasuneko kideek amesten zutela Pierre Etcheverryk txapela eremanen zuela. Zorigaitzez ez da holakorik gertatu. Halere goresmenak hein hortara heldurik eta aupa Abarratia!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3687. zbk

Gure Hitza | 2023/04/27

Maldago eta lotuago

Peio Jorajuria

Bankan gaindi dabilena laster ohartuko da bazter guziak zein diren patartsu. Ordokorik ez da, edo hain guti! Eta aldi berean badakigu tokiko jendea zer nahikari ikaragarriarekin hortzez eta haginez lotzen den han bizitzeko. Duela bi aste Herria astekari honek Bankan burutu du urteko biltzar nagusia, Herriko Etxeko kontseilu gelan, Mixel Oçafrain auzapezak ongi-etorri beroa eginik, Menane Oxandabaratzek lehen orrian kontatzen daukun bezala. Biltzar hastapenean herriko bizia laburki aurkeztu dute biltzarkideeri auzapezak eta gure hango berriketariak, Frantxua Juanicotenak. Eta hunek zioen, besteak beste, herri patartsu hartan jendea "maldago eta lotuago" dela lanari, etorkizuna han berean segurtatzeko.

Bankaren gisan, astekari honek ere bidea ez du ordoki. Bere gaur arterainoko ibilbide luzean À¢'€'"kasik laurogei urteÀ¢'€'" beti behar izan ditu maldak igo, malda lerrakorrak eta laparrez beteak, frangotan haize...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016