Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2023ko Apirilaren 27a
Maiatza bizikletaz - Baratze botanikoaren hitzordua
Maiatza bizikletaz
Izen horrekin Herriko Etxeak antolatu ekimena da. Bizikletaren praktika guziak ahalik eta jende gehienekin partekatzeko aukera izanen da, izan egunero ibiltzeko garraioa, aisialdia, kirola, turismoa... Ekitaldi herrikoiak eta pedagogikoak eskainiko dira. Hilabetean zehar animazio desberdinak antolatuak badira, maiatzaren 14an, igandez egun berezia proposatua da. Dukontenia parkean, kitorik belaunaldi desberdinentzat atelier, joko eta informazio guneak antolatuak dira. Haurrentzat prestuz bizikletak izanen dira.
Baratze botanikoaren hitzordua
Primaderan sartu girela, baratze botanikoak hiru hitzordu proposatzen ditu. Maiatzaren 6an (10:00-12:00), "belar tzarren" inguruan xehetasunak emanen dira, maiatzaren 20an (11:00-12:30), munduko landareen sekretuak dira aipatuak izanen eta maiatzaren 27an (10:30-12:00) haurrentzat atelierrak antolatuak dira. Baratzezaintza gostukoa duenak hurbil dadila, botanique@saintjeandeluz.fr bidez izena emanez.











