Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2023ko Apirilaren 27a

Etxaldez etxalde

Etxaldez%20etxalde

Biharko Lurraren Elkarteak "Etxaldez etxalde"bisita egunaldia antolatzen du, apirilaren 30ean, igandearekin. Ipar Euskal Herriko hogei bat etxalderen parte hartzearekin, laborantxaren aniztasuna eta dinamika erakutsi nahi da, laborantxa iraunkorra nola obratzen den etxalde batean agerraraziz. Hiru ibilbide proposatzen dira eta jendea etxaldez-etxalde kurritzen ahalko da (10:00-18:00), etxaldeak bisitatzeko, etxe ekoizpenak jastatzeko edo piknikatzeko.

Arberoa eskualdean,Donoztiriko Ezponda etxaldeak bere ateak idekiko ditu. Urri hastapenetik, etxaldeko behi esnearen parte bat gasnatzen dute eta desertarako esnekiak egiten. Igandean beraz, bi etxalderen bisitak proposatuak dira (10:00-14:30). Artetik, eguerditan taloak proposatuko dituzte, tokiko ekoizpenekin.

Ezponda etxaldean salmenta zuzena larunbatero egiten da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3687. zbk

Gure Hitza | 2023/04/27

Maldago eta lotuago

Peio Jorajuria

Bankan gaindi dabilena laster ohartuko da bazter guziak zein diren patartsu. Ordokorik ez da, edo hain guti! Eta aldi berean badakigu tokiko jendea zer nahikari ikaragarriarekin hortzez eta haginez lotzen den han bizitzeko. Duela bi aste Herria astekari honek Bankan burutu du urteko biltzar nagusia, Herriko Etxeko kontseilu gelan, Mixel Oçafrain auzapezak ongi-etorri beroa eginik, Menane Oxandabaratzek lehen orrian kontatzen daukun bezala. Biltzar hastapenean herriko bizia laburki aurkeztu dute biltzarkideeri auzapezak eta gure hango berriketariak, Frantxua Juanicotenak. Eta hunek zioen, besteak beste, herri patartsu hartan jendea "maldago eta lotuago" dela lanari, etorkizuna han berean segurtatzeko.

Bankaren gisan, astekari honek ere bidea ez du ordoki. Bere gaur arterainoko ibilbide luzean À¢'€'"kasik laurogei urteÀ¢'€'" beti behar izan ditu maldak igo, malda lerrakorrak eta laparrez beteak, frangotan haize...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016