Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2023ko Apirilaren 26a
Show.lidarite - Eskubaloia - Pilota
Show.lidarite
Anitzek ez baitute Redouane Bougherab eta Jeremy Ferrarik urriaren 6 eta 7an emanen duten ikusgarria hutsegin nahi. Nahiz ez den biharko, "Show.lidarite" elkarteak kontseilatzen du herritarreri oraindanik txartelak erostea, jadanik baita andana bat saldurik.
Txartelak Irisarriko farmazian 30 eurotan salgai dira. Xehetasunak galda daitezke 06-83-94-47-66 deituz. Iragan urtean "Irriz Ari" festibalari esker "Entre parenthèses" elkarteari 20.000€ emanak izan ziren.
Eskubaloia
Nazional 2 mailan gaitzeko giroan iragan da Irisarri eta Hendaiaren arteko derbia, Airoski gela mukuru betea zela. Herritarrek 24-21 irabazi dute.
Prenazional mailan 2. taldeak 21-18 irabazi du Asson taldeari. Frantziako xapelgoan Irisarri-Atharratze 18 urtez petik taldeak 33-36 galdu du Cournon d'Auvergne taldearen kontra. Galdurik ere beti multzoko lehenak dira. Kanbo-Irisarri nesken taldeak prenazional mailan Agenen kontra 26-24 irabazi du.
Hemen ere herritarrak multzoko lehenak dira.
Aste huntako partidak: larunbatean 2. taldea Andernos hirira joanen da (21:00), 3. taldea Assonen ariko da (21:00). Nesketan prenazional mailan, Kanbo-Irisarri taldeak Girondins de Bordeaux taldea Kanbon errezebituko du (19:00).
Pilota
Finala palantxaz - Iparraldeko Pilota Batzordearen izenean, Irisartarrak pilota elkarteak finalerdietan 4 pare aurkeztu zituen. Huna gure nesken emaitzak. Xitoak B sailean: Anarra Chohobigarat Palmerim-Lili Lahirigoyen Lafitte 25 / Goizeko Izarra 30. Artekoak: A Maia Muscarditz-Eztitxu Poutçou Hourcade 15 / Denek Bat 40. Artekoak B Irisartarrak: 4 Chloé Indart-Louna Jaureguy 40 / Irisartarrak 2 Emma Orhategaray-Katixa Vignau Tuquet 30. Hemen beren arteko partidan Chloé eta Louna nagusitu dira, apirilaren 29an, Zuraideko trinketean, finala jokatuko dute Oztibartarrak-en parean (10:00).
Esku-huska finala - Joan den igandean Lekorneko trinket bete-betean, Frantziako Federakuntzak antolaturik, buruz-burukako finalak iragan ziren, lehen mailan baita ere artekoetan. Gure herriko Paolo Bidart 31 Zaharrer Segiko Eneko Ibarrola 40. Zer erran final hortaz? Lehenik 7 berdintzeren ondotik Bidarraiko Enekok bere nagusitasuna erakutsi duela, bere sakeri esker 18 bote Paolok 6 zituelarik sartzen. Halere Paolo bururaino lotu da eta egia erran oren batez anitz gauza eder ikusi da! Goresmenak Eneko eta aupa hiri Paolo!
Mintegiak - Iparraldeko Pilota Batzordearen eskutik anitz astez gazteen 6 parek lehiaketa jokatu dute. Saritzat bezala berezkoen xapelgoko finalen aitzin-partidak jokatuko dituzte, horietan Irisartarrak pilota elkarteko 3 pilotari: Jon Mollon, Xan Bidart, Eneko Etchevers partaide ditugu bai Baionan eta bai Donibane Garazin!





