Herriz Herri - Senpere (L) | 2023ko Apirilaren 27a
Familien Egunak - Kirola - Herriko Kontseilua
Familien Egunak
"Hiru Irri" haur elkarteak, CAF egituraren babesean, mintzaldi eta tailerrak antolatzen ditu, maiatzaren 2tik 6a artean, Senpere, Ainhoa eta Sarako herrietan.
Animazio horiek prebentzioa aipatuko dute: burasoen zain beheraldi buruzko prebentzioa, jazarpena entzutea, haurraren iratzartzea, garapen pertsonala laguntzeko.
Familien egunak geldialdi garrantzitsu bat bezala presentatzen dira, loratzearen bidean haur eta helduentzat. Egitarauan:
Maiatzaren 2an, asteartearekin (18:30), Larreko Kulturgunean,"Colosse aux pieds d'argile" elkartearen mintzaldia: sexual bortizkeria, jazarpena eta hasiberrien frogeri buruz kirolaren munduan. Sebastien Boueilh-ek sortu elkartea, errugbilari profesional ohia bortizkeria jasan zuen gazte zelarik, gaur alerta sortzaile bilakatua da.
Maiatzaren 3an, asteazkenarekin (18:00), Oiartzuna gelan, Mirentxu Arribillaga hipnoterapeutak bere buruaz estima eta irudiaren baloratzeari buruz.
Maiatzaren 4an ostegunarekin (18:00), Oiartzuna gelan, Maider Iciaga, Hiru Soinu senpertar taldeko kantari famatuak musika-terapiazko tailerra animatuko du. Maiatzaren 5ean ostiralarekin (18:00), Yoga Tailerra, kontzentrazioa, lasaitasuna eta kontrolari buruz.
Kiroletan
Errugbian azken partida jokatu dute gure jokolariek Gazteluko zelaian, Mezins ekipoaren kontra. Azkeneko denboraldian laugarren postuan izanik, Challenge de France lehiaketan engaiatuak ziren, haatik galtzearen ondorioak kanporatzea dakar. Partida bukatzean berdin izanik, luzapena jokatu dute, garaile ikusten ginituen maluruski azken kontraeraso batean, aurkariek entsegu batekin esperantza guziak ito dituzte, 29/30 bururatuz.
Txirrindularitzan, gure bizikleta sekzioak, Aviron Bayonnais-eko elkartearen laguntzarekin, antolatua zuen 90km-ko froga, Aintzira gaineko errepidetan. 75 ziklistetatik, gehienak artekoak edo junior kategoriakoak ziren, eskualde huntako amatur hoberenak, ibilbide gorabeheratsuak erabaki du Aurélien Galloren garaipena. Aviron Bayonnais-eko ziklista hori "Team Iparraldeko" kide dago.
Union Basque: Joko-garbiko finaletan, gaztetxoetan gure bikotea Fagoaga Julen/Trounday Matiu garaile Endaiarrak-en kontra: 40/26. Umetxoetan aldiz, Senpereko bi ekipoak finalean ziren Fagoaga Iban/Trounday Luken irabaztun Iciaga Gilen/Larreboure-Bonnet Odeien aurka: 40/26.
Union Basque trinketeko finalak, esku-huska iragan dira, Urruñan, apirilaren 15ean. Gure 2 ekipoak garaile atera dira, hirugarrena aldiz galtzaile. Umetxoak A mailan, Barreneche-Astigarraga Iban/Larreboure-Bonnet Odei nagusitu dira Garaziko Goizeko Izarrako bikoteari: 40/34. Gaztetxoak 1 mailan Haroçarene Julien/Etcheverry Iban irabaztun Aiherrako Abarratiaren kontra: 40/29. Kimuak A mailan Lasseguette Raphael/Amestoy Hugok galdu dute 25/40 Amikuzeren aurka. Holako emaitza ederrek erakusten dute pilota elkartearen lan bikaina, agian gazte horiek bide horretan segituko dute
Herriko Kontseilua
Lehen eztabaidan proposatua zen "Voisins vigilants et solidaires" dispositiboaren kide izaitea, jakinez urtero 2.000€ gostako dela. Oposizioak ohartarazi du kitorik badela gauza bertsua"Participation citoyenne", gainera beharrezkoa ote da herriarendako? Bertzalde mesfidantza eta giro arranguratsua ekar lezakeela zonbaiten gostuz, 8 kontra (oposizioa). 2022ko kontuak onartuak izan dira, ikusiz sendotu direla herritarren mesedetan. 2023ko aurrekontuen onartzeak aldiz eztabaida ekarri du. Orokorki zergen emendatzea herriaren aldetik %2 izanen da eta estaduarena %7. Hats Berrik kontra bozkatu du, azpimarratuz ez dagoela urruneko ikuspenik eta proiektu orokor bat aitzinetik asmatzea baitezpadakoa dela. Idiarten taldea abstenitu da, argudiatuz proiektu batzu baztertuak direla eta gehiago ausartzearen eskasa dela. Elkarteeri buruzko diru laguntzak, aitzineko haritik doazi, 80.000€ inguru, Larreko kulturgunearen buxeta ere 100.000€ inguruetan ibilki da.











