Herriz Herri - Behorlegi (NB) | 2023ko Martxoaren 23a
Kurdistan eta Euskal Herriaren arteko elkartasun eguna
Behorlegin kurduen eta euskaldunen artean udaberriko besta egin da, bi lurraldeen arteko elkartasun eguna. Kurduek prestatu bazkaritik landa, suaren inguruan dantzatuz, Newroz ospatu da.
Kurduek, duela 3000 urte baino gehiago, udaberriko ekinokzioan, sasoi berriari ongietorria egiteko Newroz deitu besta egiten dute. Jantzi koloretsuak ezartzen dituzte eta suaren inguruan elkarrekin kantatzen eta dantzatzen.
Ondotik, “Jin, Jiyan, Azadi” (emaztea, bizia, askatasuna) tipulak erein dituzte, kurduen eta euskaldunen arteko elkartasun hazia bilakatu dena.
Egun horretan Kurdistaneko egoeraren berri emana izan da