Mundu zabalean | 2023ko Apirilaren 27a

Alemaniak erreaktore nuklearrak gelditzen

M.O.

Alemaniak%20erreaktore%20nuklearrak%20gelditzen

Alemanian nuklearraren orrialdea itzultzen ari da, apirilean azken hiru erreaktoreak funtzionatzetik geldituko dira. Aktibista antinuklearrek horren ospatzeko, Neckarwestheim zentralaren aitzinean hitzordua emana zuten. 2022ko urte hondarrean ziren gelditu beharrak, krisi energetikoaren erdian elektrizitate hornidura segurtatzeko gibelatua izan da. Gobernuak hartu erabakia jarraitzen du. Steffi Lemke, Ingurumen eta Segurtasun Nuklearreko ministro federalak zioen: "Nuklearretik ateratzeak, gure herrialdea seguragoa egiten du, energia nuklearrari lotuak diren arriskuak ezustekoak dira".

Hirurogei urte baino gehiagoko funtzionamendu nuklearraren ondotik, energia iturri hunek Alemanian elektrizitate ekoizpenaren zati marjinal bat baino ez du ordezkatzen (2022an %6), 1990eko hamarkadan herena zelarik.

Energia nuklearraren gelditzea, lau alderdi politiko nagusiek adostu zuten. 2003an sozialdemokratek eta ekologistek gogoeta abiatu zuten, prozesua azkartu zen kontserbadoreek eta haien aliatu liberal demokratek 2011n onartu zutelarik. Orduetan Fukushimako istripu nuklearra gertatu zen.

Europako ekonomia liderra den Alemania, bere trantsizio ekologikoa osatzeko parioa egiten ari da. Energia nuklearraren aitzinean alternatiba hobeak direla zioen Steffi Lemke ministroak. "Energia nuklearra baino eguzki eta eoliko elektrizitatea seguragoa, jasangarriagoa, klima errespetatzen duena eta ekonomikoagoa da", gehitzen zuela.

Alemaniak, 2030erako, %80 energia berriztagarrien lortzeko parioa egina du. Enpresa handien presioaren ondorioz, 2035eko %100 energia berriztagarrien neurriak plantan jartzea baztertua izan da. 2045erako Berlineko gobernamenduak karbono neutraltasuna lortzea du helburu. Ikatzaren erabiltzetik ateratzeko, egutegiaren arabera, 2030 eta 2038 artean egin behar litzateke. Urte hastapenean ikatzak, elektrizitatearen ekoizpenaren %30 ordezkatzen zuen eta gas naturalak %5.

Populazioaren artean zalantza sortu da, alemaniarren %59k uste du energia nuklearra kentzea erabaki txarra dela, 2011n %54 alde agertu zelarik.

Guzira, 32 erreaktore desmuntatu behar dira. 2027tik harat biltegiratze gune batek 300.000 m3-ko hondakin erradioak metatu beharko ditu. Zentralek ekoizten dituzten 27.000 m3 inguru erradioaktibo handiko hondakinek oraindik igurikatu beharko dute, 2050 aitzin ez baita aurreikusia. Estimatua da 176.000 milioi euro kostako lukeela.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2023/04/27

Munduan pobrezia azkartzera

M.O.

Pobrezia aipatzen denean, hori jasaiten duten pertsonek ez dute bakarrik bizi duten gabeziaz hitzegiten, nahiz eta beren egunerokotasunean inportantzia handia ukan. Indarkeriaren beldurraz hitz egiten dute, gaizkile gisa tratatuak izaiteko arranguran bizi dira. Jendartetik aparte sendi dira, ez dira entzunak, erabakietatik ere baztertuak sentitzen dira.

Nazio Batuen estatistiken arabera, munduan zehar 1,2 miliar pertsonek, egunean 1,25 euro baino gutiago dute bizitzeko. Jende multzo horrez gain, beste 836 milioi pertsona pobrezian erortzeko arriskuan da, finantza edo(ta) segurtasunik gabeko ingurune batean gertatuz gero. Bestalde, nazioartean adineko pertsonen %80ak ez du sozial asurantzarik, horietako anitzek, pobreziaz gain, ezintasuna pairatzen dute.

Nazioarteko Diru Funtsak duela guti argitaratu datuen arabera, Afrika da gehien hunkia. Munduko 5 herri pobreenak Burundi (Afrika ekialdean), Sierra Leona (Afrika mendebaldean), Afrika Erdiko Errepublika, Somalia eta...

Irakurri segida

3687. zbk

Azalekoa | 2023/04/27

Herria astekariaren laguntzaileen hitzordua

M.O.

Herria%20astekariaren%20laguntzaileen%20hitzordua

Herria astekariak, urtean zehar kazetaren osatzen laguntza ekartzen dutenak gomitatu ditu, aitzineko urteko berriak emanez, elkarren artean solastatzeko plazera hartuz. Aurten Banka herria hautatua zuen.

Banka herriaren ongietorria

Urtero Herria astekaria bere biltzar nagusia egiteko lekuz aldatzen da, aurten Banka herrira buruz abiatu da. Peio Jorajuria elkarteko presidenteak ongietorria egin eta, Mixel Oçafrain herriko jaun merari hitza eman dio. Ongietorri beroa egin dauku, adieraziz plazer zuela Herriko Etxeko ateak idekitzea bakarrenetarik den euskarazko astekariari. Azpimarratu du euskarazko hedabide euskaraduna ukaitea beharrezkoa baldin bada, ez dela aski, mintzatzea dela garrantzitsuena. Frantxua Juanikotena astekariaren herriko berri emaileak, Bankaren egoera zein nolakoa den azaldu du, umorez zelaiak baino malda eta laparrak zirela hitzaldia hasi du. Banka euskaldun herria dela erraiten zaukun, denboran bertsulariak ukan dituena, kantatzea maite duena. Bi bankarrek, Banka, Aldude eta Urepele auzo herriekin eramaiten duten egitasmo desberdinak azaldu dauzkigute, horietan Aldude ibarreko feria arrakastatsua. Gertakari horren bidez, mendi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016