Orotarik | 2023ko Apirilaren 27a

YUNUPINGU

EPELONDO

Duela zenbait aste hil zen Australiako Arnhem eskualdean, bere bizi osoa aborigenen eskubideen alde eraman zuen Yunupingu buruzagi tribala, Australiako egiazko "bizidun nazional altxorra".Hirurogeita hamalau urte zituen azken hatsa eman zuenean. Estaturik gabeko estatu buru bat izan zela dolamendu zuen Albanese Sydneyko lehen ministroak. Gizon ederra, zardaia, larrua kolore beltz distiratsukoa, aise mintzo zena, pazientzia sekula galdu gabe. Amazonako Raoni Metuktire xefaren edo Dalai Lamaren trakakoa zen, nahiz eta argazki berdinean, hiruak ez ziren nehoiz ikusi.

Betidanik uhartean errotu diren aborigenak australiar konstituzioak onar zitzan eta ditzan borrokatu zen Yunipingu. Aborigenak deitzen dira, baina ehunka populu eta mintzaira dabiltza izen horren gibelean. XVIII. Mendean, ingelesek uhartea menperatu zutenean, lurrez eta ibilbideez desjabetuak izan ziren, eta gero apaletsiak, baztertuak, alkoholaren eta drogen menpe amilduak egon dira, 70 hamarkadan beraien eskubideen alde altxatzen hasi ziren arte. Kolonoak, elizak Terra nullius bataiatu lurraldeetara iristen ziren, bortitz eta gose. Erraza zen: aski zituzten indigenak erailtzea eta eremuak berenganatzea.

Aita Sainduak justuki, duela bost ehun urte dekretatu zen "aurkikuntzaren" bulda ezeztatu berri du, hainbat gizaldiz katoliko europarrek jasan arazi minengatik barkamendu ere galdatuz. Bizkitartean jendalde horiek iratzarri dira: 1960an preseski, Yunupingu ezagun egin zen, Yolngu populuaren izenean, zuhaitz azaletan idatzi petizioak Australiako Parlamentura helarazten zituela. Datorren abenduan, karia horretara, Australiako Konstituzioa aldatzeko erreferenduma antolatuko da.

Goian bego, ametsen denboran.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2023/04/27

Irakurlea mintzo: "Fast food" ikur handi batek Euskal Herria marka ebatsi!

Paxkal Indo Garapen Kontseiluko lehendakaria

Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehendakaria euskal nortasunaren eta irudiaren desbideratzeren aurka oldartzen da. Lurralde marka bat sortzen saiatu eta 10 urtera, Garapen Kontseiluko eragile sozioekonomikoak eta arduradun publikoak berriro lan egitera gomitatzen ditu.

"Burger Kingek - euskal masterrak" kanpaina abiatu du, Frantziako jatorria duen oilasko ala idi-haragiarekin, Pirinioetako ardi gasnarekin (ba ahal liteke gure etxeko esnea barnean egoitea), txorizoarekin... (euskalduna beraz...) eta Ezpeletako biper pixka batekin, ustez dena errazki digeritua izanen dena? Eta euskalduna ere?

Produktu sorta bat, lurralde baten irudia erabiltzen duena, ordainik gabe. Kalitatezko produktuz eta gastronomiaz osatutako lurraldea, jan txarrarekin lotua! Hitz jokoak eta marketin erretorika, hanken ertzean hegan egiten duena eta gure kulturari irain egiten diona. Garapen Kontseiluak ezin du onartu, eta ezin dugu ezer egin!

Ezin dugu deus egin, ez baigira lurralde...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/04/27

Haziak mintzo: Donapaleu atzotik egunera

Donapaleuko Etchecopar elebidun ikasleak

Haziak%20mintzo:%20Donapaleu%20atzotik%20egunera

Martxoaren 30ean, "Chemins Bideak" kultura zentrora joan gira erakusketa baten ikustera.

Argazki batzuk ikusi ditugu: Donapaleu lehen eta orain aurkezten dutenak. Donapaleu anitz aldatu da. Karriketan ez zen gudrunik. Duela 100 urte jende anitz ibiltzen ziren oinez karriketan aldiz orain auto anitz gurutzatzen ahal ditugu.

Lehenago 1.900 biztanle baziren eta orain 1.948. Ehun urtez ez da biziki emendatu; familietan anitz haur baziren (batzuetan dozena bat arte) eta bizpahiru belaunaldi etxe batean bizi ziren. Bizimoldea ez zen batere berdina.

Gure arratsaldea joko batekin bukatu dugu: argazkiak behar ziren parekatu lehen eta orain araberan.

...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/04/27

Haziak Loratzen: MUNDUARI BEGIRA

Garaziko B2 talde dinamikoa

Haziak%20Loratzen:%20MUNDUARI%20BEGIRA

Duela aste zenbait Hendaiako Abadia Eremua bisitatzera abiatu ginen, bi euskal gizon abenturazaleren biziak deskubritzeko asmoz.

Hasteko, Juan Sebastian Elkano nabigatzaile gipuzkoarrari buruzko aldi baterako erakusketaren karietara Asporotsttipi Erlaitzaren Etxea ezagutu dugu. Baserri zaharberritu honetan Hendaia eta Sokoaren arteko kostaldeko ekosistema azaltzen dute, baita animazioak proposatu ere. Honela, bisita gidatu bati esker, Elkanoren balentrian sakondu ahal izan genuen.

XV. mendearen amaieran Vasco da Gamak portugaldarrei Indiako eta Asiako hego-ekialdeko espeziak ekartzeko bidea ideki zien. 1494ko Tordesillaseko Itunak bi zatitan banatu zuen mundua: ekialdeko zatia portugaldarren eragin pean gelditu zen, mendebaldekoa espainiarren pean. Orduan, Espainiako Koroak diruztatua, MagallÀƒ'£es portugaldarrak espedizio bat antolatu zuen espeziak eskuratzeko ibilbide bat aurkitzeko Atlantikoaren mendebalderantz joanez.

1519an Sevillatik irten ziren bost...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/04/27

Itsas Bazterretik: NAHIERA EGUNA #2

Itsas%20Bazterretik:%20NAHIERA%20EGUNA%20%232

Martxoaren 21ean, kolegioan bigarren "Nahiera eguna" deitutako egun berezia antolatua izan da.

Egun osoan, mailaka eta talde ttipika, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira. Bi orduko bi tailer goizean eta arratsaldean bi orduko tailer bat. Hala nola:

- Seigarrenentzat: Arraunketa aktibitatea deskubritu ergometroarekin eta itsasontziarekin, zenbakien "escape game", Zazpiak Bat armarriaren eskulana, polizia inkestak ebatzi, antzerki-ariketen inprobisazioa tailerra, mandalak tailerretik opari sorkuntzara, Zeusen izenean greziar jainko desberdinen inguruan!

- Bosgarrenentzat: Saski baloia eta estatistikak, ilargia hobeki ezagutu margotuz eta esperimentatuz, antzerki-ariketa inprobisazio tailerra, mandalak tailerretik opari sorkuntzara, "azterketak euskaraz" aldarrikapenak sortu eta olio esentzia bainuko gatzak.

- Laugarrenentzat: "Escape game in the Titanic", ilargia hobe ezagutu margotuz eta esperimentatuz, matematika irakaslea...

Irakurri segida

3687. zbk

Azalekoa | 2023/04/27

Herria astekariaren laguntzaileen hitzordua

M.O.

Herria%20astekariaren%20laguntzaileen%20hitzordua

Herria astekariak, urtean zehar kazetaren osatzen laguntza ekartzen dutenak gomitatu ditu, aitzineko urteko berriak emanez, elkarren artean solastatzeko plazera hartuz. Aurten Banka herria hautatua zuen.

Banka herriaren ongietorria

Urtero Herria astekaria bere biltzar nagusia egiteko lekuz aldatzen da, aurten Banka herrira buruz abiatu da. Peio Jorajuria elkarteko presidenteak ongietorria egin eta, Mixel Oçafrain herriko jaun merari hitza eman dio. Ongietorri beroa egin dauku, adieraziz plazer zuela Herriko Etxeko ateak idekitzea bakarrenetarik den euskarazko astekariari. Azpimarratu du euskarazko hedabide euskaraduna ukaitea beharrezkoa baldin bada, ez dela aski, mintzatzea dela garrantzitsuena. Frantxua Juanikotena astekariaren herriko berri emaileak, Bankaren egoera zein nolakoa den azaldu du, umorez zelaiak baino malda eta laparrak zirela hitzaldia hasi du. Banka euskaldun herria dela erraiten zaukun, denboran bertsulariak ukan dituena, kantatzea maite duena. Bi bankarrek, Banka, Aldude eta Urepele auzo herriekin eramaiten duten egitasmo desberdinak azaldu dauzkigute, horietan Aldude ibarreko feria arrakastatsua. Gertakari horren bidez, mendi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016